Gehiengo Departamentaleko eta EH Baiko ordezkariak izanen dira Pauen

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 28a, 11:00
Annie Poveda eta Iker Elizalde, Jerome Tellary eta Claire Legardinier ordezkoekin Urruñako plazan

Hamabi kantonamenduetatik hamaikatan zentro eskuina izan da garaile. Departamendu bozetan Forces 64 zentro-eskuineko gaur egungo gehiengoa nagusitu da. EH Baik lehen aldiz Hendaiako kantonamendua irabazi du eta bi kontseilari bidaliko ditu Paueko erakundera. Gauche 64eko sozialistek bi kantonamendu historiko galdu dituzte Baionan, baita Hendaiakoa ere.

Uztaritze, Errobiko ibarrak eta Urdazuri

Uztaritzeko kantonamenduan ere Forces 64 zentro-eskuina nagusi. Philippe Etxeberria Arrangoitzeko auzapezak eta Benedicte Luberriaga Azkaingo hautetsiak bozen % 58,20 lortu dituzte, lehen itzulitik 1.400 boz gehiago eginez. EH Baiko Santiago Kapendegi eta Joana Irigaraik, berriz, %41,8, lehen itzulian baino 1.100 boz gehiago eskuratu dituzte. Abstentzioaren ondorioa ikusi da kantonamendu horretan ere, garaileek duela sei urte baino 900 boz gutiago egin dituztelako eta abertzaleek 1.000 boz gutiago.

Bigarren itzulian ere, Saran EH Bai nagusitu da eta Senperen Force 64

Saran EH Bai nagusitu da bozen % 50,9 lortuta eta bigarren indarra Force 64 izan bozen % 49,1 eskuratuta. Senperen, aldiz, lehen indarra Force 64 da bozen % 51,8arekin eta EH Bai bigarren bozen % 48,2rekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun