Haira Aizpurua eta Laida Etxeberrirekin batera, Oneka Arteaga, Haize Lekuona, Aetz Etxart eta Oihan Perez dira iparraldeko eskolarteko bertsolari gazteen txapelketako finala jokatuko duten sei gazteak. Finala, larunbatean, ekainaren 26an, Senpereko Larraldean izanen dute, 10:30ean hasita.