Zaborrontziak lurpean sartu dituzte Saran

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 18a, 19:00
Lurpeko zaborrontziak ezarri dituzte Sarako Herriko Etxearen gibelean.

Sarako Herriko Etxeko gibelean den baratze ttikiaren saihetsean Peio Iribarren enpresak lurpean sartu ditu zaborrontziak. Denak ez dira ados baina bazterrak garbiago izanen dira, bertze ontzi horiek karrika gainean ez baitziren batera politak.

Asteburuetan autorik ez igerilekutik plazara

Betzalde, saratarrak ohartu izanen dira larunbat eta igandetan ez dela gehiago autorik ibiltzen ahal igerilekuko aparkalekutik plazarat, haurren segurtasunarengatik jostalekua hor baita. Mementoan entsegua egin dute eta ikusiko da neurri hori behin betiko hartzen den.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun