Urdazubi eta Zugarramurdi inguruan ibili da Arkupeak mendizale taldea

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 17a, 08:00

Asteartean egin zuten txangoan 40 bat mendizale elkartu ziren

Arkupeak mendi taldeko 40 bat lagun Urdazubi eta Zugarramurdi inguruan ibili zen ekainaren 15an. Zugarramurdiko plazatik abiatuta, Zaldiaren Ibilbidea segituz, Leorlas eta Iriberea auzoen barna, Urdazubiko plazan akitu zuten txangoa.

Arkupeak elkarteko mendizaleek aipatu digutenez, «uda-eguraldi xarmanta izan genuen eta partaideen animoak lainoetan.Txalogarria (berriro errepikatu baitute) Pakito Irigoien eta Juanjo Suhas herritarrek egin duten ordain ezineko lana. Ibiltariak eroso senti daitezen bidaxketako lahar eta oteak segaz zapuztu baitzituzten, egun batzuk lehenago. Cum laude bikote! Horrela hurrengoan ere gustora etorriko gaituk!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun