Gizon bat atxilotu dute Senperen neska-laguna hiltzeagatik

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 09:00
Baionako justizia auzitegia. Argazkia: EITB.

Gorpua ortziralean harrapatu zuten labankatuta Armillaceko bere etxean. Gizonak neska-laguna berak hil zuela onartu zuen.

EITB.EUS atariak jakitera eman duenez, asteburu honetan Frantziako Gendarmeriak Senpereko gizon bat atxilotu du neska-laguna hiltzeagatik. 55 urteko emakumezkoa labankatuta hil zuen Armillacen eta jendarmeek ortziralean gauerdi aldera harrapatu zuten gorpua.

Gizonaren inguruko daturik eman ez duten arren, Senpereko alkateak Euskadi irratian errandakoaren arabera, gizonezkoak 12 urte zeramatzan herrian bizitzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun