Urtero argitaratzen du Senpereko Hatsa elkarteak bere olerki bilduma 1999an hasi zenetik. Nahiz eta normalean apirileko lehen asteburuan ospatu ohi duten ekimena, pandemia dela-eta, ekainera gibelatu behar izan dute. Hau izanen da aurtengo egitaraua:
- 11:00tan elkarretaratzea
- 11:30ean liburuaren aurkezpena
- 13:00etan aperitifa, eta ondoren bazkaria (norberak etxetik ekarria)
- 16:00etan partaideen irakurraldi eta kantaldi poetikoa, Leire Zabala, Matxalen Bezos eta bertze hainbaten eskutik
Honez gain, elkarteak Auxtin Zamorarekin egindako SUHATSA erakusketa poetikoa ikusgai egonen da egun guztian. Informazio gehiago lortzeko eta harremanetarako, hatsarenpoesia@gmail.com helbide elektronikoa paratu dute eskuragarri.