Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako eskolartekoa ekainean jokatuko dute

16 lagunek parte hartuko dute eta tartean izanen dira Haira Aizpurua Ibargarai eta Laida Etxeberri Pacheco saratarrak.

Ekainaren 19an jokatuko dira kanporaketak Senpereko Larraldea baserrian. 10:00etan hasita, bi kanporaketa eginen dituzte. Hauek dira parte hartuko duten gazteak:

  • Martxel Elosegi Agirre
  • Irantzu Idoate Funosas
  • Laida Etxeberri Pacheco
  • Haize Lekuona
  • Irati Aizpurua Ubeda
  • Garikoitz Agirre Soto
  • Asier Arbelaitz Tolosa
  • Oneka Arteaga
  • Ibai Lekuona Darceles
  • Daia Harluxet Barreto
  • Haira Aizpurua Ibargarai
  • Ahetz Etxart Sarasola
  • Meli Etcheberry-Larçabal
  • Oihan Perez Harispe
  • Aiantze Lanes Butron
  • Xanti Lacroix Etcheverria

Sailkatuko 6 bertsolariekin jokatuko dute finala. Senpereko Larraldea baserrian izanen da hau ere, ekainaren 26an, 10:30ean. Egun horretan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako txapelduna izendatzeaz gain, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketara zein bertsolari joanen diren ere erabakiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun