Baionako Bernart Etxepare lizeoko ikaslea da Lutxi Iribarren saratarra. Elena Barrutia izeneko lana aurkeztu zuen lehiaketara narrazio sailean, eta bigarren saria lortu du. Zorionak!
Gazteen literatura sustatzea helburu
«Gazteen artean euskarazko literaturaren harra» piztea dute helburu sari hauek. Aurten, ekainaren 1ean Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan egin zuten sari banaketa. Andres Urrutia euskaltzainburua eta Koldo Bilbao BBK-ko Kultura arloko arduraduna izan ziren bertan, eta Itziar Vargas eta Nora Lopez musikariek girotu zuten ekitaldia. 353 lan aurkeztu dituzte guztira, eta «hausnarketa maila handia» eta «bizitza kontatzeko grina» erakutsi dute gazteek idazlanetan.
A mailan (10-13 urte bitartekoak) Maria Illarramendi izan da narrazio saileko irabazlea eta Irati Hierro poesian. B mailan (14-17 urte bitartekoak) Iker Niño izan da narrazio saileko sariduna eta Uxue Armental poesian.
Azkue Literatura sarien aurtengo sarituak.