Trikuharry magia ikuskizuneko bi saio eginen dituzte Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 28a, 09:00

Bihar eta hurrengo larunbatean, maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean izanen dira bi ikuskizunak.

Urdazubiko Trikuharry zentroa baztertuak izan diren eta tratu txarrak jaso dituzten animaliendako sendatze eta indarberritze zentroa da. Bertan Ian Dewin magoak magia eta animaliak uztartzen dituen magia ikuskizuna eskainiko du etxeko gaztetxo eta ez hain gaztetxoendako.

Ikuskizuna ikusteko aurretik erreserbatzea komeni da, 601 35 13 19 telefono zenbakia eta trikuharry@gmail.com posta elektronikoa eskuragarri paratu dituzte informazio gehiagorako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun