11,65 milioi euroko aurrekontua izanen du aurten Senpereko Herriko Etxeak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 20a, 18:00
Martxoaren 3an egin zuten Senpereko aintziraren lanen aurkezpena. Lan horrek eramanen du diru sailik handiena, 2 650 000 euro.

Inbestimendu saileko diruaren erdia baino gehiago aintzirako obrak eramanen du, 2 650 000 euro

Senpereko Herriko kontseiluaren aurrekontu nagusia bi sailetan banatua dute: funtzionamenduen sailean, herriko ekipamenduen eta zerbitzuen esku emanak diren ahalak biltzen ditu, baita elkarte, eskola eta egiturentzat diren diru ahalak ere, 6 764 019 eurotan orekatuak: Inbestimendu sailean bilduak dira, bertzeak bertze, eraikitze eta berritzeei lotuak diren maileguak, bideko obrak, material berritze beharrak, 4 890 088 eurotan orekatuak.

Goratze azkar bat dago 2019tik, gastu horiek herriak dituen diru iturri, diru hornitze eta laguntza baita aintzirako urtegiaren obrak egiteko egina izan den mailegua dela medio eginak izan dira. Hona ekintza anitzen zerrenda: kirol ekipamenduak 130 000 euro; eskola eta eskolaldi inguruko eraikinak 218 000 euro; bideak 240 000 euro; bizi ingurumenaren segurtatzea eta hobetzea 94 200 euro; sareen hobetzea eta zabaltzea 85 000 euro; mediateka 15 000 euro; zerbitzuen ekipamendua 98 950 euro eta eraikinak 44 000 euro. Halere, diru sailik handiena aintzirako obrak eramanen du, 2 650 000  euro.

 

2022-26 ekintza planoa

Urte garrantzitsua urte ainitzeko ekintza plana abiatzeko, 2021ean lo ziren funtsezko dosierrak obratzeko helburua dute eta honekin aurrekontu egoera kinka txarretik ateratzea. Diru maila egonkortu ondoan, 2022tik 2026ra arteko urte ainitzeko ekintza planoa finkatzea dute helburu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun