Kalakan taldeak bi emanaldi eskainiko ditu Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 18a, 09:00
Kalakan musika taldea ortziralean eta larunbatean izanen da Senpereko Larreko gelan.

Larreko gela ortziraleko emanaldirako bete denez, larunbatean ere aurkeztuko du Artizar disko berria.

Kalakan musika taldeak Artizar disko berria atera du eta horren aurkezpena eginen du Senpereko Larreko gelan, maiatzaren 21ean eta 22an. Ortziralean 18:30ean hasiko den kontzerturako 113 sarrerak agortu direnez, larunbatean ordu berean eskainiko dute bigarren kontzertua.

Kontzertuak hasteko Maider Cigarroa abeslaria izanen da Kalakan taldearekin. Sarrerak 33 5 59 54 11 69 telefonora deituz edo hemen

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun