Selauru huste arrakastatsua egin dute Saran

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 17a, 19:00

Maiatzaren 13an antolatu zuen Izarra errugbi taldeak selauru hustea Sarako plazan.

50 erakusle eta saltzaile inguru elkartu ziren selauru hustean. Goizean jende anitz bildu zen bertan eta elkartea «kontent» dago talo eta edari anitz saldu zituztelako. Jendea etxetik ateratzeko, elkar ikusteko eta solastatzeko gogotsu zegoen eta elkarteak hori eskertu du. Hala ere, arratsaldean euria egin zuen eta mahaiak erretiratzen hasi behar izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun