500 paella errazio banatu dituzte Saran Herri Urrats egunean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 11a, 12:00

Herri Urratsen karietara, maiatzaren 9an, Sarako Olhain ikastolak paella antolatua zuen, bakoitzak beren etxean jateko. Deialdiak arrakasta izan zuen, 500 bat errazio saldu baitzituzten. Ikusi behar zen eguerdian zer errenkada zen jatekoaren esperoan. Eskerrak eman behar zaizkie jatekoaren egileei eta Olhain ikastolako burasoei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun