III. Kontrabandisten Rallysprinta arrakastatsua izan da Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 11a, 10:00
III. Kontrabandisten Rallysprinteko podioa, Urdazubiko frontoian. Argazkia: Arsenio Gordillo

Sailkapen orokorrean Marcos Diego eta Juan Luis García izan ziren irabazleak eta Formula Libre kategorian, Julen Mendiberri eta Mairu Garisoain baztandarrak

Maiatzaren 8an kontrabandisten rallysprintaren hirugarren edizioa jokatu zen Urdazubin eta inguruetan. 22 autok izena eman bazuten ere, 18k hasi zuten ibilbidea eta 11k bukatu zuten proba. Sariak Urdazubiko frontoian eman zituzten. Sailkapen orokorrean, Marcos Diego eta Juan Luis García izan ziren irabazleak (Porsche 911 997 GT3),  Joseba Lasa eta Maitane Martiarena bigarren (BMW M3 E36) eta Aitor Lozano eta Iñigo Fernandez hirugarren (Peugeot 206).

Diego eta García beraiek izan ziren klase 6ko irabazleak, Lasa eta Martiarena klase 5ekoak eta Lozano eta Fernandez klase 4koak.

Julen Mendiberrik eta Mairu Garisoainek (BMW 328i) irabazi zuten Formula libre kategorian eta klase 2ko irabazleak Eneritz Besga eta Javier Goikoetxea (Citroen Saxo) izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun