Selauru hustea eginen dute Saran errugbi taldeak antolatua

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 11a, 08:00

Sarako Izarra errugbi taldeak antolatu du maiatzaren 13rako selauru hustea herriko plazan. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, 06 88 16 71 59 telefono zenbakia paratu dute eskuragarri. Izena emateko, 15 euro ordaindu beharko da 3 metroko lekua lortzeko. 60 postu izanen dira gehienez. Edari eta jatekoak bakoitzak eraman beharko ditu etxetik. Euri edo haize gogorren kasuan bertan behera gelditu daitekeela ohartarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun