Hiru eta zazpi urte bitarteko haurrendako udalekuak izanen dituzte Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 9a, 12:00
Hiru eta zazpi urte bitarteko haurrendako izanen da.

10:00etatik 13:00etara kultur etxean bilduko dira.

Urdazubiko eta inguruko haurrek elkartzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera izanen dute aurtengo udan ere. Izan ere, udalak eta Landa haurtzaindegiak antolatuta, uztailaren 5etik 30era hiru eta zazpi urte bitartekoendako udalekuak izanen dituzte. Gaztetxoak goizez, hiru orduz, hau da, 10:00etatik 13:00etara, kultur etxean bilduko dira. Izena eman nahi dutenek Landa haurtzaindegian jakinarazteko ekainaren 18ra arteko epea dute eta kamiseta bat emanen diete opari. Aste baterako izen ematea 20 euro kostako da, bi astetarako 30, hirutarako 40 eta lau astetarako 50.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun