Urdazubin bi pertsona zaurituta auto bat bidetik atera, belai bat gurutzatu eta talka egin ondotik

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 4a, 18:30

Istripu ikusgarri hau Urdazubin gertatu da gaur arratsaldeko biak aldera, auto bat bidetik atera eta belai bat gurutzatu ondotik, Salbatore karrikako etxe baten ondoko hesi baten kontra gelditu da. Talkaren ondorioz, adineko gizonezkoa Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantzia batean, zauri arinekin, eta emakumea istripuaren tokian bertan artatu dute guardiako mediku-erizainek eta Oronozko suhiltzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun