Herri Urratsen seinalea eginen dute asteburuan Saran eta Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 4a, 19:00

Osasun egoera tarteko, bigarren urtez ezin izanen dute Herri Urrats ohiko maneran antolatu. Baina aurten, 30 Herri Urrats ttiki antolatzea erabaki du Seaskak eta asteburu honetan, maiatzaren 8an eta 9an, hainbat hitzordu prestatu dituzte Boga lelopean.

Ikastola bakoitzak bere egitaraua prestatu du eta bildutako dirua bosgarren kolegioa eraikitzeko baliatu nahi dute. Eskualdeari begira, larunbatean, maiatzaren 8an, arnoa eta pintxoak salgai paratuko dituzte Senpereko ikastolan eta igandean, maiatzaren 9an, paella salmenta eginen dute Sarako plazan.

Bertzetik, Boga diru bilketa kanpainarekin ere segitzen du Seaskak. 300.000 euro bildu nahi dituzte eta oraingoz %17 lortu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun