'Zure osasuna hobetzeko arnastu' hitzaldia eman zuten Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 19a, 17:00

Ugarana emakumeen elkarteak antolatua, Ukitzen eta Neuro HTS elkarteek eman zuten hitzaldia Urdazubiko Kultur Etxean joan den ortziralean. Osasuna hobetzeko arnasketak duen garrantzia azaldu zuten bertan ariketa praktikoekin. 20 lagun inguru elkartu ziren guztira eta segurtasun neurriak errespetatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun