Sarako errugbi taldeak pandemiarengatik egin dituen maskak salgai ziren 6 eurotan. Pentsatu zuten behar zela zerbait egin gure zaharrentzat eta maska bakoitzetik euro bat atxiki dute. Ortziralean taldeak 300 euroko txekea eman diote Sarako zahar etxeari. Jestu jenerosa eta ona egin du taldeak, eta zahar etxeko jende guztiaren partetik eskerrak eman dizkiete.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.