Osasuna hobetzeko arnasketak duen garrantzia azaltzeko 'Osasuna hobetzeko arnastu' hitzaldia emanen dute apirilaren 16an, ortziralean 19:00etatik 21:30era Urdazubiko kultur etxean. Ugarana emakumeen elkartearen bidez, Ukitzen eta Neuro HTS elkarteek emanen dute hitzaldia. Edukiera mugatua denez, izena emateko epea zabaldua zuten apirilaren 14a arte. Bazkideek 25 euro ordaindu behar dute eta bazkide ez direnek 40 euro.