Oraingoz jokatutako partida guztiak irabazi dituzte Sarako basurdeek

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 13a, 15:00
Sarako Izarrak 42-21 irabazi zion Gernika Rugby Taldeari igandean Hernanin.

Sarako Izarra errubgi taldea, Sarako Basurdeak alegia, izigarri ongi ari dira aurten euskal ligan, orain arte jokatu dituzten partida guziak irabazi baitituzte. Eta hori dena herritik kanpoan jokatzen ari direla, zeren eta Saran, Animainean, ez dira aritzen ahal, ez dakite noiz arte, agian fite. Orduan izanen dituzte partida ainitz etxean jokatzeko. Irudia apirilaren 10eko partidakoa da, larunbat honetakoa. Hernanin aritu ziren Bizkaiko Gernika Rugby Taldearen kontra eta saratarrek irabazi zuten, 42-21.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun