AEK sustengatzeko Korrika ttiki egin dute Saran

Ganex 2021ko api. 12a, 15:00
Larunbatean egin zuten Korrika ttikia Saran.

Apirilaren 10ean, larunbatean, Sarako gazteek AEK sustengatzeko euskararen alde korrika egin dute: Korrika Ttikia. Gazteekin batera, pilota elkarteak, dantza taldeak, ikastolak, errugbi taldeak, gaztetxeak, Har hitza elkarteak, Usopopek, Sara Korrikak eta Erlauntzak Sarako itzulia egin dute. Giro ederra izan zuten lasterka ibiltzeko euskararen alde: herriko plazatik abiatuta Sanpedro ingururat jo zuten eta Argaingo zubitik Pikassaria alde egin zuten. Ez zen prezio jakinik, bakoitzak nahi zuena eman zezakeen kutxan eta jende ainitz bildu zen. Horrela ikusten da Saran ere euskara maite dugula eta agian ainitz urtez, esperantzarekin heldu den urtean Korrika izanen dela usaian bezala, eskerrak antolatzaileei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun