Selauru hustea prestatzen hasi da Sarako errugbi taldea

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 9a, 14:00

Maiatzaren 13an izanen da eta izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko.

Sarako Izarra errugbi taldea selauru hustea antolatzen hasia da maiatzerako. Izena emateko epea ireki dute eta gehienez 60 erakusmahai onartuko dituztela jakinarazi dute. Leku bakoitzagatik 15 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko 06 88 16 71 59 telefono zenbakira deitu dezakete interesatuek. Gainera, eguraldi txarra egiten badu hitzordua alde batera utz dezaketela aitzindu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun