Gizonezko bat atxilotu dute Saran etorkinak Bidasoaren alde batetik bertzera pasatzea leporatuta

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 26a, 09:05

Berria egunkariak jakinarazi duenez, asteartean atxilotu zuten Saran, autoan lau lagun zeramatzala. 53 urteko gizonezko portugaldarra da atxilotutakoa eta poliziaren arabera, irailaz geroztik Frantziara eta Belgikara joan nahi duten etorkinak pasatzeko 20 bidaia egin ditu.

Etorkinak Gipuzkoan hartu eta Paris aldera edo Belgikara eramaten zituela kontatu du Berriak, eta poliziaren arabera, etorkin bakoitzari 700 euro kobratzen omen zizkion. Gisa honetara, 30.000 euro irabazi omen ditu mugalari lanetan. Apirilaren 29an epaituko dute eta bitartean epaileak behin-behinean preso sartzeko agindu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun