Genaro Fagoagaren harriak garbitu dituzte Poli eta Luxio Jaurenak Urdazubin

Arantxa eta Iraia 2021ko mar. 28a, 13:00
Itxura ederra hartu dute Genaro Fagoagak landutako harriek garbitu ondotik.

Urdazubin ezaguna da Genaro Fagoaga, harria lantzen aski artexa baita. Honela hainbat xokotan berak landutako harriak ikus daitezke auzoen eta bertze tokien markatzeko. Denbora pasa ahala, harri hauek ere zikin xamar agertu izan dira eta, azkenik, Poli eta Luxio Jaurenak harri hauek garbitzeari ekin zioten. Honela, harri hauek txukun txukun utzi zituzten egindako lanaren ondotik. Herri guztiaren partetik mila esker hirueri herria ongi apaindu eta garbi mantentzeagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun