Beñat Etchegaray saratarra bat-batean hil da

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 22a, 12:00
Beñat Etchegaray omendu zuen Sarako Herriko Etxeak 2019ko urrian, erretreta hartu zuenean. Argazkian, Battit Laborde alkatearekin.

Herriko langilea izana, duela bi urte hartu zuen erretreta eta 62 urterekin hil zen martxoren 18an. Gaur 16:00etan ehortziko dute familiako hobian

Martxoaren 18an, ortzegun arratsaldean, Beñat Etchegaray saratarrak bihotzekoa izan zuen etxean zelarik. Herrian ongi ezaguna zen Etchegaray, 30 urtez egin baitu lan herriko enplegatu. Bere ofizioz argin ederra, ehiza maite zuen eta kantaria ere bazen, Sarako kantari taldean parte hartzen baitzuen.

Ez gauza horiek bakarrik, deneri, izan auzo edo laguneri esku kolpe bat emateko lehena baitzen, zernahi gauzetako baliotsa eta maitagarria. Huts haundia eginen du bere inguruan, 62 urte zituen eta duela bi urte eskas hartu zuen erretreta. Martxoaren 22an, astelehen arratsaldeko 4etan ehortziko dute familiako hobian. Ganex Etxeberrigarai, Sarako berriemaileak adierazi duenez, «bere andre Marie Michel, alaba Sandrine, seme Patrick bere lagunarekin eta hiru haur ttipieri, dolumin beroenak nire partez, ez adiorik Beñat ikusi arte».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun