Larrun Ttiki haur-bilgunea apirilaren 12tik 23ra zabalduko dute Saran

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 19a, 20:00

Haurren opor egunak tarteko, Sarako Herriko Etxeak haur-bilgunea irekiko du apirilaren 12tik 23ra. Hiru eta hamabi urte arteko 50 haurrendako edukiera aurreikusi dute. Hortaz, izen-ematea lehenbailehen egitea komeni da, martxoaren 26a baino lehen.

Ordutegia

Haur-bilgunea 07:30etik 18:30era irekia dago. Jarduerak, berriz, 09:00etatik 17:00aj arte eginen dituzte. Eguneko egitaraua aitzinera eramateko, bilguneko arduradunek ordutegia errespetatzea eskatu dute.

Prezioak

Herriko bizilagunentzat zerbitzu honen eguneko prezioa 11,50 eurokoa da. Saratarrak ez direnentzat, berriz, prezioa 13,50 eurokoa da. Prezioak bere gain hartzen du eguneko otorduaren edo ogitartekoaren gastua.

Ez etortzea

Haurrak ezin badu joan, 09:30ak aitzin zentrora abisatu behar da 05 59 47 51 27 telefonora deituz. Huts egitea mediku-egiaztagiriarekin frogatu behar da, bertzela, eguneko prezioa ordaindu beharko da. Mediku-egiaztagiria mairie@sare.fr helbidera bidali behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun