Christophe Mariluz saratarra da Esku Pilota elkarteko lehendakari berria

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 8a, 18:30

Christophe Mariluz, Esku Pilota elkarteko lehendakari berria.

Aitzin horretan, Iparraldeko pilotariak eta pilotazaleak biltzen dituen Esku Pilota elkarteak egin du urteko bilkura. Aunitz urtez Esku Pilota goiti eraman duen Jean Baptiste de Ezcurrak utzi du lehendakaritza. Urruñako Darrichonekin batera lan handia egin du de Ezcurrak. Orain bi lagun izanen dira elkarteko buru Noël Landabure eta Christophe Mariluz 46 urteko saratarra.

Mariluz, Jeanine eta Danielen semea da. Daniel Mariluz 20 urte baino gehiagoz izan zen Sarako Izarra pilota elkartearen lehendakari, eta bistan dena, aitak etsenplu ona eman dio bere semeari. Ez da bakarrik ariko Chistophe Mariluz, Jean Baptiste de Ezcurra oraindik hor izanen baitu ohorezko lehendakari gisa laguntzeko, baita Noël Landabure bera ere. Suerte on elkarteari eta zuri Christophe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun