Saran asteazken goizean argia moztuko dute

Ttipi-Ttapa 2021eko martxoaren 9a

Enedis enpresak Saran eginen dituen konponketa batzuk direla eta, argia moztuko dute martxoaren 10ean, asteazkenean, 09:00etatik 11:00etara.

Ohartarazi dutenez, etxetresna elektrikoak babesteko mozketa baino ordu bat lehenago deskonektatzea gomendatu dute, eta martxan paratu behin argia itzuli dela ziurtatzean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun