Amotzeko eskolako neska-mutikoak baratzea zaintzen eta oiloak hazten ari dira

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 26a, 19:00
Amotzeko eskolan oiloak hazten.

Duela lau urte, eskolaldi inguruko denbora baliatu nahizik, baratze bat sortua izan da animazio pedagogiko gisa Amotzeko eskolan. Urrats ekologiko batean hamabost ikasle arduratzen dira eta ekoizpenak beren burasoek erosten dituzte.

Ekimen preziatu honek bertze ideia bat sortu du eta oraigoan buraso batzuek eskainiko oilo batzuen haztea deliberatu dute, arduradun guzien artean. Txori ttipi batek salatu dit, hurbileko oilasko batzuen presentziak piztu lukeela ideia hori.

Lau oiloen aterpe

Irri solas honetatik kanpo, herriko langileek eraiki oilategia haurrek tindatu dute lau oiloen aterpetzeko. Haatik ikusiz zer deiturak emanak izan diren; Zozotte, Pipa, Clochette eta Ninette, pentsatzen ahal da ez direla oilo euskaldunak. Proiektu hori biziki interesgarria da, ikusmina sortzen duelako animalia eta ingurumenaren zaintzari buruz, haur ttipi hauen gain baita mundu honen geroa, izadia errespetatuz. Ororen buru jakin dugu, eskolak parte hartuko duela Frantziako baratze xapelketa berezi batean. Biba amoztarrak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun