Zugarramurdin ur-eskasia moldatzeko, ura hartuko dute bertze bi tokitik

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 25a, 15:00

Obra egiteko 100.000 euroko aurrekontua onartu dute eta Nafarroako Gobernuko dirulaguntzarekin ordainduko dute inbertsioaren %60a.

Ur eskasia dela eta, bi ur-hargune berri sartuko dituzte depositura. Uraundiko errekakoak minutuko 40 litro ematen ditu idorte sasoian. Goibereko ardi bordako azpiko aldean dagoen Irakutzeko errekakoak 20 litro ematen ditu minutuan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun