Urdazuri eta euskal kostako arrantzaleen biltzar nagusia Senperen eginen dute igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 17a, 18:00
Saint Christophe lizeoan eginen dute biltzar nagusia euskal kostako arrantzaleek igandean.

Saint Christophe lizeoan, 09:00etan

Urdazuri eta Euskal Kostako arrantzaleen elkarteak bere urteko biltzar nagusia otsailaren 21ean, igandean, 09:00etan antolatu du, Senpereko Saint Christophe lizeoan. Elkarretaratze hori iraganen da baldintza zorrotzekin, musukoak erabiliz eta distantzia neurrien errespetuan. Parte hartzekotan, galdegina da izen-emaitea 06 83 26 74 21 telefonora deituz edo e-Postaz: aappma.nivelle@gmail.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun