Akelarreak eta sorginak gezurra dute oinarrian

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 15a, 20:00
Inesa Ganexen kontrako epailetaren antzezpena, 2011n Hondarribiko Arma Plazan.

Zugarramurdi bi hitz hauengatik ezaguna da: sorgina eta akelarrea, eta azkeneko ikerketek diotenez, bai bata zein bertzea, biak gezurretan oinarrituak dira. Akelarrea sorgin-bilkura gisa inkisizioaren asmakizuna izan zen eta sorginak, funtsean, natura ezagutzen zuen emakume jakintsuak ziren

Akelarrea akerra egoten den larrea da, baina sorgin-bilkura bezala ez omen zen behin ere existitu (inkisizioaren asmakizuna izan omen zen).

Sorgina, berriz, andre jakintsua, natura ezagutzen duena, eta sendatzeko erremedioak prestatzen dituen pertsona baliosoa da, ez, ordea, deabrua agurtu eta gaiztakeriak egiten dituen pertsona.

Gaur egun gure herritik bi kontzeptu horiek argitzen saiatzen ari gara hainbat modutan (antzerki lana, museoa) eta orain, Asisko Urmenetaren Sugarren mende liburua ere hor dugu.

Sorgin ehizak herri aunitz kolpatu zituen, eta orain lan polita egiten ari da Asisko herriz herri afera hau azalduz, eta argi utziz gure arbaso haiek jasan zuten injustizia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun