Sarako istorioak liburu batean kontatu dituzte Jacques Antzek eta Marguerite Etcheverryk

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 12a, 20:00
Jacques eta Marguerite liburuaren egileak.

Jacques Antzek eta Marguerite Etcheverryk Sarako bisaiak izeneko liburua argitaratu dute eta dagoeneko salgai dago herriko tabako-dendan 30 euroren truke

Jacques Antz eta Marguerite Etcheverry senar-emazteek Sarako bisaiak liburua aurkeztu zuten otsailaren 9an Herriko Etxean, Sarako Idazleen Biltzarra antolatzeko bilkuran. Aitzinetik bertze hainbat lan plazaratuak dituzte. Azken honetan, Saran gertatutako hainbat istorio eta pasarte bildu dituzte.

Hastapenak

Ikasle zirela, Jacques eta Margerite Parisen elkar ezagutu zuten eta 1959an ezkondu ziren. Herrian Joxe Migel Barandiaran eta bere lana ezagutu zuten eta, hori oinarri hartuta, 25 urtez herriko istorioak biltzen aritu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun