Sarako herriak uda sasoirako langileak xerkatzen ditu

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 10a, 15:00
Aldi baterako lan hauetariko batera aurkeztu nahi dutenek eskaera martxoaren 15a baino lehen egin beharko dute.

Uda garaian udal zerbitzuak indartzeko hainbat lanpostuetarako deialdia zabaldu du Sarako Herri Kontseiluak.

Zerbitzu teknikoa, leizeko harrera lanak, berdeguneen garbiketak eta igerilekuko sorosle lanak eginen duten langileak behar dira. Aldi baterako lan hauetariko batera aurkeztu nahi dutenek hainbat baldintza bete behar dituzte:

  • Ikaslea eta saratarra izatea.
  • Frantsesa eta euskara jakitea.
  • 2021eko martxoaren 1ean 17 urte beteak izatea.
  • Gehienez ere hiru sasoi segidan lan egin izatea.

Lanpostura aurkeztu nahi duten gazteek eskaera Sarako Herriko Etxera edo e-mailez mairie@sare.fr helbidera martxoaren 15a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun