Sarako San Inazio inguruan ortzegun goizean argia moztuko dute

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 10a, 09:00

Enedis enpresak Sarako San Inazio auzoan eginen dituen konponketa batzuk direla eta, argia moztuko dute otsailaren 11n, ortzegunean, 09:00etatik 12:00etara.

Ohartarazi dutenez, etxetresna elektrikoak babesteko mozketa baino ordu bat lehenago deskonektatzea gomendatu dute, eta martxan paratu behin argia itzuli dela ziurtatzean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun