Hondartza garbitzeko traktorea behorrarekin ordezkatu dute Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 11a, 13:00
Traktorearen ordez behorra erabiltzen da hondartza garbitzeko eta ingurumenari kalte gutiago sortzen dio.

Jean Mixel Susperregik mementoan entseguak egin ditu herriko lakuan 'Zaldi-Lana' egiturarekin

Horra zer xederekin muntatu duen Jean Mixel Susperregik Zaldi-Lana egitura, honen bitartez nahi luke parte hartu hondartzen garbiketetan. Lan horretarako eraiki du tresna sinple bat, non aurkitzen den are bat sare batez osatua, zetabearen gisa, behorrak tiratzerakoan sablea azalean harrotzen du eta ber denboran hondarkinak biltzen. Tresnaren barnatasuna nahi den neurrian ezar daiteke. Modu honetan, traktoreak baino kalte gutiago ekarriko dio ingurumenari.

Mementoan ari da ezker eskuin bere ekimenaren erakusten kostaldeko herriko etxeetan, Senpereko lakuan ere egin ditu entseguak. Ororen buru, udari buruz nahi lituzke kontratu batzuk finkatu bere proiektua gauzatzeko, ea zer segida izaten duen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun