Senpereko Gazte Guneak hainbat jarduera antolatu ditu

Ortziralean 'Bubble foot' jardueraz gozatzeko aukera izanen dute Senpereko gazteek.

Senpereko Gazte Guneak otsailaren 8tik 12ra bitarte hainbat jarduera eskainiko ditu etxeko gazteentzat. Izen-emateak eta informazio gehiago 05 59 54 58 21 telefonoan edo e-Posta honetan: enfancejeunesse@senpere64.fr 

Astelehenean hasiko dituzte otsaileko oporrak Senpereko gazteek, baita Gazte Guneko jarduerak ere:

Otsailaren 8an, astelehenean (13:30-17:45) Skate Parkea izanen dute. Mozorrotuta joateko gonbita egin dute arduradunek. Otsailaren 9an, asteartean (10:00-12:00) Badakizu? Kultur quiz jolasa izanen dute. Jarduerak bazkal ondoan segida izanen du (13:30-17:45) hortaz, antolatzaileek bazkaria eramateko gomendio egin dute. Otsailaren 10ean, asteazkenean (13:30-17:45) Futbol Txapelketak izanen dituzte. Otsailaren 11n, ortzegunean (13:30-17:45) Fun-funcky dantza saioa izanen dute. Otsailaren 12an, ortziralean (13:30-17:45) Bubble foot jarduera ezagutzeko aukera eskainiko zaie. Otsailaren 10etik 12ra (8:30-12:00) Shaper jarduera izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun