Kandelaria eta San Blas otsailaren 6an ospatuko dituzte Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 3a, 14:00

Urdazubiko elizan larunbat arratsaldeko mezan bedeinkatuko dituzte kandelak eta janariak.

Otsailaren 2an eta 3an dira Kandelaria eta San Blas egunak. Usaia denez, kandelak eta janaria bedeinkatzen dituzte Urdazubiko eliztarrek. Aurten, bi egun horiek ospatzeko hitzordua otsailaren 6rat aldatu dute. Beraz, larunbat arratsaldeko zazpietako mezan bedeinkatuko dituzte aurten kandelak eta opilka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun