Ur-hornidura hobetzeko lanetan hasiko dira Senperen

Otsailaren 1etik aitzinera, bi hilabetez, Zuraideko bidean edateko uraren sare publikoa berritzeko lanetan arituko dira.

Berritze lanak SAS Echart enpresak eginen ditu eta herritarrei etxeko ur-kontagailua ikuskatzeko lanetan langileen lana erraztea eskatu diete Senpereko Herri Kontseiluak. Lanek iraun bitartean errepidean hainbat aldaketa egonen dira:

  • Lakuko biribilgunearen eta Xikitoenia bidearen arteko zirkulazioa txandaka eginen da.
  • Bertako bizilagunak, ahal den neurrian, etxetik arazorik gabe sartu eta aterako dira.
  • Guztion segurtasunerako, lanetara hurbiltzean jarritako aldi baterako seinaleak zehatz-mehatz errespetatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun