Senpereko Trail lasterketako hamargarren edizioa bertan behera utzi dute

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 27a, 14:00

Senpereko Trail lasterketako antolatzaileek astearte goizean jakinarazi zuten 2021eko lasterketa ez dutela eginen. Egoera epidemiologikoa 2021ean hobetuko zela pentsatuz, irail bukaeran izen-emateak zabaldu zituzten. Zoritxarrez, gaur-gaurkoz, egoerak ez du hobera egin.

Antolatzaileen hitzetan «baimen edo debekuetatik harago, lehenik eta behin, gutako bakoitzaren osasuna zaintzeko erabakia hartu dugu». Egoera horrela, 2021eko lasterketa bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Jada izena eman dutenek bi aukera izanen dituzte: 2022ko martxoaren 12an eta 13an ospatuko den ediziorako gordetzea edo itzulketa eskatzea. Azken kasu honetan izapidetze tasak mantenduko dituzte.

Azkenik, «2022ko edizioa antolatzeko indar guztia» paratuko dutela jakinarazi dute oharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun