Osasun egoeraren karietara agiantzak prentsaren bidez eman ditu ezagutzera Senpereko herriko kontseiluak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 21a, 14:00
Alkatea eta axuantak agiantzen berri ematerakoan.

Aurtengo egoera sanitarioa ikusiz, anitz herriko kontseiluk egin duten bezala Senperen ere prentsa gomitatua izan da agiantzen helarazteko irakurleei.

Ororen gainetik, auzapezak bi hizkuntzetan desiratu du, urgentzia delakoan, osagarri on, elkartasuna eta lasaitasuna, hitz hauekin gogoratu ditu komertzio, lantegi, kultur eta kirol munduek zer egoera mingarria jasaten duten. Jadanik herriko kazetan agertzen diren puntu anitz azaldu ditu, baina gaur egun zalantzan dira hainbat proiektu, tunelaren itzaletik argira ateratzekoan, emeki-emeki gauzatuko direnak. Halere bi egitasmo nahi lituzkete lehenbailehen martxan ezarri, karietarako kontseiluak baita neurtu elkarte eta egituren beharrak hautetsi, herriko langile eta herritarren parte hartzearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun