Urdazubin ariketa fisikoak egiteko ekipamendua paratuko dute

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 14a, 15:00
Urdazubiko Udaletik jakinarazi dutenez, kirol ekipamendu hauek hurrengo hilabeteotan instalatuko dituzte.

Urdazubiko Udalak 5.400 euroko dirulaguntza hartu du La Caixa fundazioaren eskutik, Kolesterolaren ibilbidea egitasmoaren barrenean. Helburua adineko pertsonek ariketa fisikoa egitera bultzatzea da.

La Caixa fundazioaren bidez, Urdazubiko Udalarekin lankidetzan kolesterolaren ibilbidea egitasmoa martxan paratu dute. Zahartzeak pertsonengan duen eragina gibelatzeko diseinatutako sei aparatu espezifiko erosteko 5.400 euroko dirulaguntza hartu du Udalak. Ekipamendu horien erabilerarekin bizitza aktiboa sustatzeaz gain, ariketa fisikoa egiteak pertsonengan duen onurez kontzientziatu nahi dituzte herritarrak.

Erositako tresna guztiak altzairu galbanizatuarekin eginak dira: gihar abdominala eta lunbarra indartzekoa, ipar martxa, bolantea, besoen, sorbalden, ukondoen eta eskumuturren koordinazio orokorra bultzatzeko, bizikleta estatikoa eta hankak indartzeko tresnak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun