Elea, buraso eta haurrendako gunea, abian paratu dute Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 13a, 17:00
Elea egitasmoa Senpereko Oihartzuna Etxean eginen da.

Elea guneak jendea ezagutzeko eta momentu goxo bat partekatzeko aukera eskainiko die bertaratzen direnei.

Senpereko Oihartzuna etxean ortzegunero 09:00etatik 11:30era dute hitzordua. Elea gunean sei urte bitarteko haur eta beraien burasoek parte-hartu dezakete. Egitasmoa urririk da eta ez da izena eman beharrik. Argibide gehiago 05 59 54 58 21 telefonora deituz eskura daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun