Senpereko Udalak uda sasoirako langileak xerkatzen ditu

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 12a, 19:00

Uda garaian udal zerbitzuak indartzeko hainbat lanpostuetarako deialdia zabaldu du Senpereko Udalak.

Zerbitzu teknikoa, aintziraren mantentzea, berdeguneen garbiketak, ordainpeko aparkalekua eta aisialdiko zentroa ikuskatuko duten langileak behar dira.

Aldi baterako lan hauetariko batera aurkeztu nahi duenak inprimakia bete eta helbide honetara bidali behar du:

Senpereko Udala

Langileria Zerbitzua

Karrika bidea

64310 SAINT-PEE-SUR-NIVELLE

Edo e-Posta bidez home@senpere64.es helbidera.

Deialdia 2021eko martxoaren 1ean hetsiko da eta lanpostuak 2021eko ekainaren 25ean 18 urtetik goiti dituztenentzat izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun