Sarako Olhain Ikastolan ustekabeko bisita izan dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 23a, 18:00

Urtea ongi bukatzeko, Olentzero eta Mari Domingik ikastolako haurrei bisita egin diete.

Ikasleek Eguberri onak opa zizkieten eta bertso, asmakizun eta marrazkiak eskaini zizkieten. Bisita aprobetxatuz, haurrek beraien eskutitzak eman zizkieten. Bisita borobiltzeko, Olhain Ikastolako gurasoek matahami goxoak prestatu zituzten denen artean partekatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun