Adrien Goudierren ekimenez, Ipar Euskal Herrian bizi izandako bi konfinamenduetan artista profesional zein amateurrek konfinamendua marraztu dute. Ekimen honen emaitza liburu bat izan da eta bertatik lortutako dirua Genero Indarkeriaren Aurkako elkarte bati eman diote.
Liburuaren lehen edizioa azaroan argitaratu zen, hain zuzen, Adrien Goudier konfinatu zenean. Lehen edizio honen izena Konfinamendu bat marraztu izan zen eta Facebook sare sozialean zintzilikatu zuen. Ekimen honen helburu nagusia adin eta mota guztietako artistak, konfinamendu garaian zuten denbora aprobetxatuz, artelanak egitera bultzatzea zen. Hasiera batean Goudier eta bere semeen arteko proiektu bat bezala hasi bazen ere, berehala, sona handia izan zuen. Sortutako webguneak 500 jarraitzaile baino gehiago ditu momentuan.