Lyongo nazioarteko gasna lehiaketan urrezko eta zilarrezko sariak lortu ditu Urdazubiko Etxelekua gasnategiak

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 11a, 19:00

Bengoetxea gasnarekin bertze bi sari eskuratu ditu Urdazubiko gasnategiak, aldi honetan, Frantziako Lyon hiriko lehiaketan. Ardi latxaren esne gordinarekin egindako gasnak aurkeztuta, alde batetik, urrezko domina lortu du artzain gasnaren eta pasta prentsatuko ardi-esnearen kategorian, eta bertzetik, zilarrezko domina Idiazabal Baserrikoa Jatorri Izendapenaren kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun