18 herri izanen dira uholdeen aitzinean jarduteko plana berrikusi eta eguneratuko dutenak, horien artean Urdazubi. Javier Remirez kontseilariak gaineratu duenez, «horrelako larrialdi egoerei aitzin hartu eta horietan jarduteko plan bat izatea funtsezkoa da. Mota honetako planek toki entitateak eta administrazioak koordinatzeko balio du».
Remirezek adierazi duenez, Nafarroan guztira 25 udalerrik ibai jatorriko uholdeak gertatzeko arriskuaren aitzinean jarduketa planak dituzte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!